XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Musikarekin lehen harremanaLeizarra musika eskolak musika tailerra martxan jarri du 5etik 6 urtetara bitarteko umeentzat.
Esperientzia berria da gure herrian.
Umeari musikarekin lehen harremana izateko aukera ematen zaio.
Umea zazpi urtekin hasten da solfeoan eta adin honekin izaten du instrumentuarekin lehen harremana.
Hala ta ere, adin horretara heldu aurretik musikaren munduan aurre-ezagutzarako aukera eskaintzen du pedagogia esperimental honek.
Leire Zuazubiskar arrasatearra da musika tailer honen arduraduna.
Astean bi egunetan 5 eta 6 urtekoekin musikako arlo desberdinak lantzen ditu, beti ere, joku eta adin bakoitzerako egokia den metodologiarekin.
Abestiak, ahotsa, inguruko soinuak, erritmoa, inprobizaketa, memoria, dantza... lantzen dira musika tailerrean.
Joku desberdinetan oinarrituta musikarekin zerikusia duten arlo desberdinak lantzen dira.
Komunikazioa eta taldeko lana ere arlo garrantzitsuak dira.
Guzti honez gain, perkusio instrumentuak jotzeko aukera ere badu umeak goiko argazkian ikusi daitekeen moduan.
Esperientzia berria da gure artean baina umeak pozik joaten dira musika tailerrera.
Datorren urtera begira gainera 4 urtekoentzat ere zabalik egongo da musika tailerra.